Maroñoko urtegiko kolorea algek sortu dute, Ur Patzuergoaren arabera

Erredakzioa 2019ko urr. 4a, 14:49
Kolore horikoa da agertu den orbana. / Josu Arrieta

Likido hori bat dago uran barreiaturik eta xaboi usaina du, lekukoen arabera.

Lekuko batzuk salatu dute isurketa gertatu dela gaur Maroñoko urtegian. Likido hori bat agertu da lakuan barrena barreiaturik. "Baliteke organikoa izatea baina ez dirudi, xaboi usaina dago", salatu dute lekukoek.

Ur Patzuergoko teknikariak urtegira bertaratu dira eta, adierazi dutenez, ez da isurketa bat izan. Euren arabera, algek sortu dute kolore hori. Beroa edo lehorteak daudenean ugaritzen dira landare horiek. Patzuergoak inbertsio garrantzitsua egin zuen filtro bereziak jartzeko, algak iragazteko.



Isurketen gaia pil-pilean dago eskualdean. Atzo aferari buruzko erreportaje hau plazaratu zen webgune honetan:

Erlazionatuak

[ERREPORTAJEA] Nork egiten ditu isurketak?

Txabi Alvarado Bañares 2019 urr 03 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide