Asteburu berezia igaro dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kideek. Izan ere, Hezkuntza ildoak antolatuta, Zuhatzako uhartera egin dute txangoa. 40 bat lagunek hartu dute parte, lagun eta familia giroan. Ur ekintzez gain, jolasean aritu dira, "altxorraren bila", besteak beste.
Komunitatea saretzeko antolatu dute irteera, Aritz Lili Lekanda arduradunak azaldu duenez: "Elkarrekin eta primeran pasatzeaz gain, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko bazkide zein lagunak elkar ezagutzea nahi genuen, proiektua zabaltzea eta harremanak egitea".
Argazkiak: Kokoriko Hezkuntza Faktoria