Urrian egin duten hirugarren lanuztea izan da gaurkoa, azken bi larunbatetan ere mobilizatu baitira supermerkatuetako langileak.
Hainbat aldarrikapen jarri dituzte mahai gainean: kaleratutako langilea berriro onartzea, kategoria profesionalak berrikustea, garraio gastuak ordaintzea, lanerako arropa egokia ematea, oporraldien eta gehiegizko orduen aferei soluzioa bilatzea, 2020ko egutegia uztailean lortutako akordioaren arabera osatzea, lan-kargaren azterketa egitea, lan ordutegi bidezkoak izatea, probintzia batetik bestera aldatzeagatik hitzarmenak zehazten duen plusa jasotzea eta ordu-erregistroaren gaineko informazioa jasotzea hilero.
Gauzak hala, borrokan jarraituko dutela jakinarazi dute beharginek.