Omnia, Aiara Batuz eta Okondo Aurrera udal taldeek oharra sinatu dute adierazteko Aiarako Kuadrillaren osaketa berriarekin aniztasun politikoa amaitu dela.
EAJk eta PSE-EEk iragan astean adostu zuten Udal Gobernu Batzordean soilik alkateek parte hartzea. Ondorioz, EAJ eta EH Bilduren ordezkariak besterik ez dira arituko.
Talde independenteek nabarmendu dute aurreko legealdian erabaki esparru horretan indar politiko guztiek zutela lekua eta horrela negoziazio eta akordiorako kultura garatu zela.
Dena den, Omniak, Aiara Batuzek eta Okondo Aurrerak hori guztia amaitutzat jo dute eta EAJri egotzi diote gehiengoa horretarako erabiltzea.