"Matxismo ezkutua, egunerokotasunean agerian" ikasleekin lantzeko dosierra sortu du Faktoriak

Izar Mendiguren Cosgaya 2019ko aza. 6a, 11:06

Ariketaz eta marko teorikoz hornitu dute dosierra. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako feminismo eta hezkuntza ildoek matxismoa identifikatzeko ariketak plazaratu dituzte, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBH, Batxilergo zein Gaztelekuetan lantzeko.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ezkutuko matxismoa bistaratzeko lanabesa sortu du. 32 orriko dosierrean bildu dituzte Kokoriko Hezkuntza Faktoriak eta Feminismo lantaldeko kideek marko teorikoa eta gogoetarako zenbait ariketa zein baliabide.

Helburua, indarkeria matxistaren erroak azaleratu eta egunerokoan sortzen edo jasaten diren egoera zapaltzaileei hitza jartzea da, genero indarkeriarekin bukatzeko konpromisoak lantzearekin batera. 

"Martxoaren 8an bizitzak eta zaintza lanak erdigunean jartzeko dosierra zabaldu genuen; eta horren segida da oraingoa", adierazi dute sortzaileek.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ekimenak planteatu dituzte, eta hezitzaile edo irakasleentzat gogoetarako adierazleak iradoki: "Hezkuntza mikromatxismoz beterik dago". Horren adibidetzat jarri dituzte ikas materialak, zentroetako hezitzaileen antolaketa modua, edota zenbait espazioren banaketa eta erabilera.

Dosierra, sarean eskura
Aiaraldeko 18 hezkuntza zentroetan banatu da dagoeneko dosierra. Hala ere, interneten zintzilikatu dute lana, edonoren eskura egon dadin.

Iaz, Horma ikusezinak dokumentala osatu zuen feminismo lantaldeak, eskualdeko 11 emakumeren bidez hainbat eremutako ageriko eta ezkutuko indarkeriak azaltzeko: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide