Egun gutxi falta dira azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, iritsi dadin. Eskualdeko udal eta elkarte gehienek plazaratu egin dituzte dagoeneko egun horren testuinguruan gauzatuko dituzten ekintzak.
Hainbat motatako jarduerak egongo dira: liburu aurkezpenak, antzerkiak, zine-forumak, hitzaldiak, bakarrizketak... Horrez gain, autodefentsa feminista ikastaroak egingo dira herri ugaritan.
Elkarretaratzeak
Azaroaren 25ean mobilizazioak egingo dira eskualdeko udalerri gehienetan. Arespalditzan 17:00etan jarri dute zita, Ferialean. Okondon 18:00etan egingo dute elkarretaratzea.
Artziniegan, Urduñan eta Amurrion ordubete beranduago bilduko dira. Laudion ere ordu horretan egingo dute elkarretaratzea Herriko plazan, eta Urumea kalera mugituko dira gero, Amagoia Elezkano eta indarkeria matxistaren biktima izan diren emakume guztiak omentzeko. Orozkon, aldiz, 20:30ean mobilizatuko dira.
Egitarau guztiak hemen topatu daitezke.