Amurrion bi mobilizazio egon dira. Alde batetik, neska* gazteen manifestazioa egon da. Herriko kaleak zeharkatu dituzte eta Berriak supermerkatuetako langileei elkartasuna helarazi diete, besteak beste. Ondoren, elkarretaratzea egon da udaletxe aurrean.
Urduñan, aldiz, Foru plazako karparen aterpean egin dute ekitaldia. Musika eta dantza uztartu dituzte indarkeria matxistaren aurkako mezua zabaltzeko.
Artziniegan dozenaka lagun bertaratu dira frontoian egin den ekimenera. Oinetako parez bete dute zorua, indarkeria matxistak aurten eraildako emakumeen omenez. Aiaran eta Okondon, aldiz, kandelak baliatu dituzte aldarriak pizteko.
Laudion goiz zein arratsaldez egin dituzte elkarretaratzeak. 19:00etako kontzentrazioaren ostean Urumea kalera joan dira herritarrak, Amagoia Elezkano eta indarkeria matxistaren biktima izan diren emakume guztiak omentzeko.
Orozkokoa izan da azken mobilizazioa. Ehundik gora herritar bildu dira Zubiaur plazan. Okondon bi testu irakurri eta gero, minutu bateko isilunea egin dute. Aiaran, Arespalditzan, eskegi dituzte hainbat emakume eraildakoren izen-abizenak eta gero elkarretaratzea egin dute.
Argazkiak: Julen Solaun, Unai Gotxi, Aitor Aspuru, Antonio Muñoz, Samuel Pasandin eta Txabi Alvarado