Eskualdeko mobilizazioa egingo dute bihar Berriak supermerkatuetako langileek

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 29a, 13:43

Lanuzte ugari egin dituzte langileek azken asteetan. / Aiaraldea.eus

Bihar -larunbata- 11:30ean egingo dute mobilizazioa, Laudion. Ondoren prentsaurrekoa egingo dute 12:15ean Herriko plazan.

Berriak supermerkatuetako langileek borrokan jarraitzen dute euren lan eskubideen alde. Bihar -larunbata- lau orduko lanuztea egingo dute saltoki katean; Ugaon, Amurrion eta Laudion dituen dendetan.

Horrez gain, mobilizazioa egingo dute azken herri horretan, 11:30ean Lamuza plazatik abiatuta. Manifestazio horren ostean prentsaurrekoa egingo dute, 12:15ak aldera Herriko plazan.

Bilera zuzendaritzarekin
LABek azaldu duenez, asteartean bilera egin zuten langileen ordezkariek zuzendaritzarekin. Enpresaren jabeen erantzuna “irmoa eta negatiboa” izan zela salatu du sindikatuak. “Langileen aldarrikapena da hitzarmena betetzea, kaleratutako langilea berriz onartzea eta Arabako eta Bizkaiko denden arteko lan-baldintzak parekatzea, garraio-plusa kasu, baina enpresak ez du bere besoa puntu horietako gehienetan bihurritzen”.

Gauzak hala, “fede txarra” erakustea leporatu diote zuzendaritzari. “Kaleratutako langilearen lanpostura egokitzen den lanpostu huts bat egon arren, zuzendaritzak dio ez duela berronartuko, pertsona horrek sindikatuaren esku uztea erabaki zuelako kaleratzearen gaia”.

Horrelako jarrerak “oso larriak” direla nabarmendu dute langileen ordezkariek. Gauzak hala, “herritar guztiei” luzatu diete biharko deialdietan parte hartzeko gonbita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide