Markixanako araztegia eraikitzeko prozedura hastea baimendu du Espainiako Gobernuak

Txabi Alvarado Bañares 2019ko abe. 6a, 12:33

Markixanako araztegiaren ilustrazio bat. / Espainiako Trantzisio Ekologirako Ministerioa

Iragan astean berdina egin zuten Basaurbeko araztegiarekin. Modu horretan osatuko dute Nerbioiko saneamendu plana, hainbat hamarkadetako atzerapenarekin.

Atzo onartu zuen Espainiako Gobernuak Markixanako araztegia eraikitzeko prozedura abiatzea. Azpiegitura sortzeko 18,8 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute. 

Basaurbeko araztegia eraikitzeko prozesua ere abian dago, iragan astean onartu baitzuten. Lanak hemendik hilabete batzuetara hasiko lirateke eta, gauzak hala, araztegia hemendik lau urtera egongo litzateke martxan.

Araztegiak Amurrio, Murga, Olabezar eta Luiaondoko urak jasoko ditu. Orotara, 15.000 biztanleren beharrak asetuko dituela kalkulatu dute.

Tratamendu biologiko bat baliatuko dute urak arazteko, “ultrafiltraziozko zuntzak” baliatuta. Prozedura horrek koipeak kentzen ditu lehenbizi, eta bakterien bidezko tratamendu bat aplikatzen da gero, kutsadura biologikoa kentzeko. Lokatzak kentzeko filtrazioa ere burutzen da. Modu horretan ateratzen dituzten hondakinak zementua fabrikatzeko edo ongarri gisa baliatu ahalko dira.

9.900 metro kubiko ur urtean
Egunean 9.900 metro kubiko ur prozesatu ahalko dituzte araztegiek. Behin martxan jarrita, 2 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute erakunde publikoek urtero, azpiegitura osoa mantentzeko.

Erlazionatuak

Basaurbeko araztegiko obrak baimendu dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2019 aza 30 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide