Irati eta Izar Mendigurenek jarri diete ahotsa kantari, besteak beste. Azken honek konposatu du letra. “Espero baino gehiago kostatu zitzaidan osatzea, melodiak oso anitzak zirelako. Mendia eta kirola bestelako baloreekin lotzen ditu letrak”, azaldu du bertsolari laudioarrak.
Ekitaldian bertan kantatuko dute abestia. Ostiral honetan -otsailak 14- izango da zita, 19:00etan. Turismo bulegoan jarri dituzte sarrerak salgai, lau euroren truke. Euskal Mendizale Federazioak eta Pyrenaica aldizkariak antolatu dute ekimena, Amurrio Trail Taldeko kideekin batera.
