aiaraldea.eus

"Lur eta Amets", Euskal Herriko abentura filma zinemetara iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia   Kultura  Aiaraldea

Orozkoko Donibane Aretoan eta Amurrio Antzokian proiektatuko dute filma martxoaren 1ean eta 22an, hurrenez hurren.

 

Hau bai abentura! Lur eta Amets abentura filma zinemarik zinema dabil otsailaren 7az geroztik. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako pelikulan, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin batera.

Lur eta Amets proiektua 2015ean sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko" asmoz, eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondoren etorri zen galdera-erantzun mahai jokoarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa