Aratusteetako argazki lehiaketa antolatu du Aiaraldea komunikabideak, hirugarrenez

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko ots. 19a, 09:44
Mozorroak nagusituko dira datozen egunetan eskualdean. / Aiaraldea

Gorbeia tabernan 4 lagunentzat afaria izango da saria. Otsailak 25 arte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera. Irabazlea boto bidez erabakiko da. Hemen klikatuta parte hartu daiteke. 

Ate joka daude inauteriak. Hori dela eta, aratusteetako argazki lehiaketa antolatu du Aiaraldea komunikabideak, beste urte batez. Martxoak 2 arte iraungo du dinamikak. Izan ere, otsailaren 25 arte egongo da argazkiak bidaltzeko aukera, eta astebeteko tartea izango dute erabiltzaile zein irakurleek euren begitara lanik ederrena aukeratzeko. Hala, boto gehien eskuratzen dituen egilea izango da garailea.

Parte hartzeko moduak
#AratusteakAiaraldean traola erabiliko du komunikabideak datozen egunetan mozorroen festaren jarraipena egiteko. Twitter, Facebook zein Instagramen gako hori baliatzen duten argitalpenak zuzenean txertatuko dira lehiaketan.

Horrez gain, whatsapp bidez (688848152 da erredakzioko telefono zenbakia) eta emailez (erredakzioa@aiaraldea.eus) ere bidali ahalko dira irudiak.

Dena den, zuzenean argazkiak igotzeko aukera ere egongo da, hemen klikatuta.

Partaide bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ahalko ditu, baina izen-abizenak eta harremanetarako bideak azaldu beharko dizkio hedabideari.

Bozketa fasea
Aurreko urteetan bezala, otsailaren 25etik martxoaren 2ra luzatuko da boto fasea. Hala, edonork izango du boto bidez irudi bat saritzeko aukera. Martxoaren 3an jakinaraziko da ekimenaren irabazlea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide