aiaraldea.eus

Tubacex enpresako lantegien sarreretan elkarretaratzeak egin dituzte berriro, hainbat aldarrikapenekin

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ekonomia  Aiaraldea
Tubacex enpresako lantegien sarreretan elkarretaratzeak egin dituzte berriro, hainbat aldarrikapenekin

Gaur ere, pasa den ostegunean bezala, elkarretaratzeak egin dituzte Amurrio eta Laudioko Tubacex enpresako lantegietan. Alde batetik, langile bati ezarritako zigorraren kontra mobilizatu dira. Horrez gain, Tubos Mecánicos Norte tailerreko beharginek lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte, Tubacex taldearen barruan baitaude.

Tubos Mecanicos enpresako langileek adierazi dute zuzendaritzak ez duela bere jarrera aldatu eta greban jarraituko dutela. Tubacex enpresako langile batzordeak, bere aldetik, adierazi du epaitegira jotzeko bidean daudela.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa