Bost etapa izango ditu Aiarako Birak aurten

Julen Solaun Martinez 2020ko ots. 26a, 07:00

Aiarako Birako artxibo irudi bat.

Martxoko hiru asteburutan kadete mailako Aiaraldean egiten den txirrindularitza proba garrantzitsuena antolatuko da.

Bost etapa izango ditu aurtengo Aiarako Birak, martxoko hiru asteburutan banatuta. Kadete mailako txirrindularitza lasterketa Laudion hasiko da aurten, eta Amurrion bukatuko da.

Urtero legez, igoera labur baina ugaritan oinarritutako ibilbidea antolatu da, probaren izaera mantenduta.

Lehenengo etapa Laudion izango da martxoaren 14an, eta herria inguratzen duen zirkuitu bati sei bira eman beharko dizkiote parte-hartzaileek, 42 kilometro burutu arte. Nahiz eta exijentzia handiko ibilbidea ez den, txirrindulariek sei aldiz igo beharko dute Altzarrate gaina.

Bigarren eta hirugarren etapak hurrengo asteburuan egingo dira, Artziniegan 21ean eta Okondon 22an, hurrenez-hurren.

Artziniegako etapak 44 kilometroko luzera izango du Garabilla gaina lau alditan igota. Printzipioz, txirrindulari talde txiki batek esprintean lehiatu beharko luke etapa.

Igandean, berriz, aurtengo edizioko egun gogorrenetakoari aurre egin beharko diote txirrindulariek. 43 kilometrotan Arespalditzako gaina behin eta Eskinabajoko mendatea birritan igo beharko dute.

Azken bi lasterketak martxoaren 28an eta 29an izango dira Arespalditzan eta Amurrion, hurrenez hurren. Larunbatekoa izango da aurtengo edizioko erregina, 46 kilometrotan lau mendate igoko baitituzte kirolariek, Arespalditzako aldapa hiru alditan (azken igoera izango da helmuga) eta lehenengo kategoriako Beotegiko mendatea, ekitaldiko gogorrena.

Azkenik, igandean, 50 kilometroko zirkuitua egingo da Amurrio inguruan, Saraube aldapa hirutan eta Larrinbekoa birritan igota.

Jon Unzagari omenaldia
Jon Unzaga txirrindulari ohia omenduko du aurten lasterketak. Unzaga (Laudio, 1962) 1987tik 1996ra izan zen profesionala, eta Kas, Seur, CLAS eta Mapei taldeetan ibili zen. Guztira hamasei itzuli handietan hartu zuen parte eta, hain zuzen ere, Espainiako Itzulian lortu zuen bere garaipen handiena, 1992ko edizioan Pla de Bereten mendiko etapa irabazi baitzuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide