Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du eskola kirol jaduera guztiak bertan behera utziko dituztela 15 egunez, bihartik hasita. Covid-19 gaixotasunaren (koronabirus gisa ezagutzen dena) hedapena “prebenitu eta geldiaraztea” da hartutako neurriaren xedea.
Gaur bertan hartu du Aldundiak erabaki hori. Hala ere, ez da izan hartu den mota horretako lehen neurria. Gasteizko, Guardiako eta Bastidako hezkuntza zentroetan klaseak eten dituzte, Eusko Jaurlaritzaren aginduz.