Orozko, Urduña eta Okondoko Udalek ere hainbat neurri hartu dituzte koronabirusaren hedapena ekiditeko. Bertan behera utzi dituzte udalek antolatutako jarduerak, eta kultur zein kirol jardueretara bideratutako azpiegitura publikoak ere itxi dituzte (Kultur etxeak, gaztetxokoak etbr.).
Hemen ikusi daiteke Okondoko Udalaren oharra osorik eta hemen, aldiz, Orozkokoarena. Urduñako Udalak, bere aldetik, jakinarazi du honako eraikin hauek itxiko dituztela: Alondegia, Jubilatuen Etxea, Biltegia eta frontoia.