Ia udal guztiek gaur jakinarazi dutenez, datozen egunetako jarduera publikoak bertan behera utzi eta erabilera publikoko kultur eta kirol azpiegiturak itxiko dituzte. Elkarte eta eragileek antolatutako ekintza ia guztiak ere atzeratu dira.
Horrez gain, saltoki eta taberna batzuk ateak itxi dituzte eta zenbait produktuen erosketa handitu egin da herritarren partetik.
Momentuz, koronabirus kasu bakarra konfirmatu da eskualdean, Guardian enpresako langile batek pairatutakoa.