Martxoaren 8ko kanpaina abian dagoelarik, krisi gorria gaineratu zaio gure gobernuari eta zaintzak kolokan utzi ditu eskola guztiak itxiaraziz, baina familia eta lanerako bateragarritasunerako inolako neurririk hartu gabe. Hots, norberaren bizitza, familia, lana eta koronabirusa bateragarri egitea nola uztartu?
Lantokietara joaten behartzen gaituzu, jardunaldi osoa betearaziz, protokolo neurriak bete ezin daitezkeen lantokietan eta gure seme-alaben zaintzak aiton-amonen eskuetan lagarazita. Kutsatzeko arrisku nagusiena kutsatzeko kanal boteretsuenarekin.
Umeen zaintzak edadetuen eskuetan utzi eta gainera, eskola-edukiekin jarraipena egiteko eskatzen diguzu, leku publikoak eta sozializazioa ekidin, e.a…
Euskal Herriko ekonomiari eusteko neurriak hartu diren bezalaxe, hartu ditzagun neurriak bizitzen kalitatea bermatzeko, zaintzak erdigunean jarrita eta erantzukidetasun soziala ez ezik, politikoa ere exijituz.