Iñigo Urkulluk hartuko du “babes zibileko zuzendaritza bakarra eta erantzunaren zuzendaritza” eta, Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarekin koordinatuko da.
Hauek dira lege horrek Eusko Jaurlaritzari eman dizkion eskumenetako batzuk:
1. Herritarrak konfinatu ahalko ditu, «euren etxeetan edo leku seguruetan», legearen testuaren arabera.
2. Herritarrak leku arriskutsuetatik atera edo urrundu ahalko dituzte.
3. Zerbitzu publikoen edo pribatuen erabilera mugatu edo baldintzatu ahalko da, eta baita ondasunen kontsumoa ere.
4. Leku batzuetan ekitaldiak egitea galarazi edo mugatu ahalko da, eta Jaurlaritzak derrigortu ahalko du prebentzio neurriak hartzera edo hainbat portaera.
Berria eta Argia hedabideak gertaeren zuzeneko jarraipena egiten ari dira.