Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak etxetik egingo du lan, koronabirusa zabaltzea ekiditeko

Erredakzioa 2020ko mar. 13a, 13:25

Gaur goizean egin dute bilera kooperatibako langileek. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Kooperatiba Elkartearen egoitza itxita egongo da bihartik aurrera.

Ezohiko eta premiazko bilera egin dute gaur Aiaraldea Kooperatiba Elkarteko kideek eta hainbat neurri adostu dituzte koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Kooperatibaren Laudioko egoitza itxita egongo da hemendik aurrera, eta langileek telelana baliatuta jardungo dute, unean uneko salbuespen puntual batzuk kenduta.

Modu horretan, koronabirusaren hedapena prebenitzeaz gain, zaintza lanak egin ahal izatea bermatu nahi du kooperatibak, mota horretako lanak egin behar dituzten langileei ordutegi malgutasuna emanez.

Hedabidean, jarraipen berezia
Komunikabideak, bere aldetik, jarraipen berezia egingo du webgune eta sare sozialen bidez koronabirusaren eraginaz informatzeko. Bestalde, ohiko jarduna mantenduko da, kazetariek ahal den heinean euren etxeetatik lan egiteko konpromisoa hartuta.

Hala ere, gaixotasunarekiko prebentzio neurri gisa, ez da papereko hamabostekaria banatuko, egoera bere onera itzuli artean kontaktu fisikoa ekiditeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide