Alarma egoera ezarriko duela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. Bihar -larunbata- jarriko da indarrean, eta 15 eguneko iraunaldia izango du. Egoera gehiago luzatzeko Diputatuen Kongresuaren onarpena beharko luke gobernuak, Espainiako Konstituzioan jasotzen denez.
Hedabideek zabaldu dutenez, hainbat neurri aplikatzea aztertzen ari da gobernua: farmazia eta elikagai dendak ez diren gainontzeko establezimendu guztiak ixtea eta mugikortasuna murriztea, Italian egin duten bezala.
Berria eta Argia hedabideak gertaeren zuzeneko jarraipena egiten ari dira.