Eskualdeko udal gehienek neurri gehiago hartu dituzte gaur koronabirusaren krisiari aurre egiteko. Laudio, Artziniega, Arrankudiaga-Zollo, Amurrio, Urduña, Aiara eta Okondoko udalek jakinarazi dute euren jarduera publikoa ahalik eta gehien murriztuko dutela. Gauzak hala, tramiteak telefono edo email bidez egiteko deia luzatu diete herritarrei.

Horrez gain, kalean dauden hainbat espazio publiko itxi dituzte: frontoiak, txokoak, bolatokiak eta haurrentzako parkeak, besteak beste.
Hemen kontsultatu daitezke ohar guztiak: