La Unionek eta Araba Busek euren langileak babesteko neurriak hartu dituzte koronabirusa dela eta

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 14a, 13:00

Neurriak hartu ditu La Unionek. / Autobuses La Union

Neurrien artean txanponak eta billeteak erabiltzeko debekua nabarmendu dute.

La Unionek Gasteiztik Euskal Herriko hainbat eskualdera aldizkako autobus billeteak saltzeari utzi dio, Aiaraldean barne.

Era berean, tiketak erosteko dirua erabiltzea debekatu du enpresak, baita langileek parte hartu behar duten edozein ekintzetan ere.

Hortaz, bidaiariak billete fisikoa edo digitala aurkeztu beharko du. Horretarako, Interneten bidez erosketa digitala ahalbidetu du La Unionek.

BAT txarteleko erabiltzaileak autobusaren lehenengo atetik igo beharko dira txartela baieztatzeko. Ostean, jaitsi beharko dira eta bigarren atetik sartuko dira autobusera.

Bidaia amaitzean, bigarren atetik jaitsiko dira ere. BATa ez izatekotan, bidaiari bakoitzak ateko kristalaren bidez erakutsiko dio gidariari billetea, bigarren atetik sartu baino lehen.

Era berean, Araba Busek BATa balituta soilik ahalbidetuko du garraio zerbitzua erabiltzea, txanponen eta billeteen erabilera galarazita.

Autobuseko lehenengo bi lerroak baliatzea ere debekatu da, erabiltzaileen arteko metro bateko distantzia ziurtatzen saiatuko dira, eta autobusen desinfekzioak areagotuko dira ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide