Herritarren mugimenduak mugatu ditu Espainiako Gobernuak koronabirusaren aurka borrokatzeko

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 14a, 21:54

Pedro Sanchez prentsaurreko batean. / RTVE

Biztanleak lanera joateko eta lehengaiak erosteko bakarrik atera ahalko dira haien etxeetatik.

Espainiako Gobernuak, atzo onartutako alarma egoeraren testuinguruan, estatu osoko herritarren mugimenduak mugatu ditu, gaur gauean Pedro Sanchez presidenteak prentsaurreko batean adierazi duenez. Neurri hauek bihartik aurrera jarriko direla indarrean esan du presidenteak eta hurrengo 15 egunetan zehar luzatuko dira, gutxienez.

Neurriek “ondorio” ekonomiko eta sozial garrantzitsuak izango dituztela adierazi ostean, biztanleak etxetik ateratzeko debekua plazaratu du, betiere lanera, farmaziara, estankoetara, bankuetara, gasolindegietara, supermerkatuetara edo lehenengo beharreko antzeko zerbitzuetara joateko ala bueltatzeko, lanera joateko edo zaintza behar duen pertsona batengana gerturatzeko ez bada.

Estatu osoko osasun eta segurtasun zerbitzuak, Osakidetza eta Ertzaintza barne, Gobernu Zentralaren menpe geratuko direla ere gehitu du presidenteak eta Indar Armatuak ere erabiltzeko prest daudela esan du. Hezkuntzari dagokionez, Espainia osoko eskola, institutu eta unibertsitateko jarduerak online egiten jarraitu beharko dira. Minoristen negozioak, aipatutako lehengaietakoak izan ezean, bertan behera geratu dira ere.

Lehengaien hornidurari dagokionez, Osasuneko ministroak ikuskapen pertsonalak egiteko boterea izango du, eta Gobernuak elikagai hornidura ziurtatuko duela zehaztu du Sanchezek. Distantzia erdiko tren zerbitzua ere erdira murriztuko da. Hartutako neurri hauen segurtasuneko indarrek betearaziko dituzte. Amaitzeko, biztanle guztiek “koordinatuta eta batuta” jardutea eskatu du Sanchezek, “aste zailak” izango baitira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide