Arrankudiaga-Zollon, Artziniegan, Orozkon eta Urduñan ere jarri dituzte abian laguntza sareak

Julen Solaun Martinez 2020ko mar. 15a, 13:39

Etxetik irten ezin direnen hornidura bermatuko da koronabirusari aurre egiteko. Irudian, Artziniegako oraingo egoeraren irudi bat. / Unai Gotxi

Koronabirusaren ondorioz ezarritako neurrien aurrean etxetik irten ezin diren pertsonen hornidura bermatzea bilatuko da.

Artziniegan eta Arrankudiaga-Zollon etxetik irten ezin diren pertsonentzako laguntza sarea antolatu dute. Artziniegako Udalak ohar batean adierazi duenez, “arrisku handiena duten biztanleak, adinekoak, gaixoak edo premia bereziak dituztenak" laguntzea izango da helburua, gutxienez bi aste hauetako alarma egoerak iraun bitartean.

Elikagai Bankuko boluntarioen taldeak eta Otsati Elkarteak bultzatuta, elikagaiak eta lehen mailako beharrak, baita farmaziako produktuak ere, egunero erostea izango da helburua. Zerbitzua behar izatekotan, 616 098 296 izango da kontakturako telefonoa.

Udalak, bestalde, 945 396 353 telefono zenbakia jarri du eskuragarri tokiko erakundearekin kontaktuan jarri nahi diren pertsonentzako, 08:00etatik 15:00etara. Ordu horietatik kanpo, larrialdi zerbitzuetarako telefonoa 600 761 107 izango da.

Arrankudiaga-Zollon ere etxetik atera ezin diren pertsonentzako zerbitzua abiatu dute, erosketak haien etxeetara eramateko helburuarekin. Gainera, familiartekoak zaintzeko laguntza ere eskainiko da zerbitzu honen bidez. Aipatutako egoeran egotekotan edo iniziatiban parte hartu nahi izatekotan 663 531 973 telefonora deitu beharko dute biztanleek.

Amurrio Trail elkarteak ere kolektibo honentzako laguntza taldea abiatuko du. Ezarritako portaera protokoloa era zorrotzean bermatuko dutela adierazi eta gero, behar izatekotan edo parte hartu nahi izatekotan, 636 563 324 eta 656 973 011 telefonoak jarri dituzte eskuragarri.

Urduñak ere biztanleen arteko laguntza zerbitzua abiatu dute. Koronabirusak aurkako neurriek bereziki kaltetutako kolektiboek eta taldean parte hartu nahi dutenek 625 258 139 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Orozkon, berriz, “pertsona nagusiak, gaixo daudenak, umeak eta laguntza behar duten edozein herritar laguntzeko” laguntza sarea ere martxan jarri dute. 946 339 633 zenbakia jarri dute eskuragarri Udaletik zerbitzu hau behar izatekotan. Era berean, boluntario bezala parte hartu nahi dutenek, telefono zenbaki berdinera deitu beharko dute, edo honako bi helbideetara idatzi: administrazioa.orozko@bizkaia.org edo alkatetza.orozko@bizkaia.org.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide