Osakidetzak jakinarazi duenez, arabarrek ez dute 900 20 30 50 telefono zenbakira deitu behar, koronabirusa hartu dutela uste baitute. Horren ordez, zuzenean deitu beharko dute euren osasun zentrora.
Han profesional batek izango du ardura bere kasua bideratzeko. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun sistemak neurri berriak hartu ditu birusaren zabalpena ekiditeko: Araban eta hiru gune berezi prestatu ditu isolamenduak bermatu eta kontrolatzeko.
Jadanik 409 kasu positibo daude Araban eta 19 lagun hil dira. Hau da, Euskal Herrian zendu diren kasu gehienak lurralde arabarrean izan da.
Hurrengok dira eskualdeko anbulategien telefonoak:
Laudio 94 600 74 80
Amurrio 945 02 59 00
Arespalditza eta Luiaondo 945 39 93 32
Artziniega 945 39 65 63