Koronabirusa dela eta, ohikoan baino funtsezkoagoak bihurtu dira farmazia zerbitzuak. Aste honetako zubia dela eta, ordutegi moldaketak izango dituzte botika zerbitzuek.
Martxoaren 18an, asteazkena: Irantzu Solaun Martinez farmazia Laudion 09:00etatik osteguneko 09:00etara (Lamuza kaleko 3. zenbakia); Amurrion, ordutegi berean, Maria Jesus Yarzak du guardia (Elexondo kalea, 33).
Ostegunean: Ana Fuertes Lopez-Casero farmaziak izango ditu zabalik ateak Laudion, 09:00etatik hurrengo eguneko ordu berera. Eskualdean, berriz, bi farmazien artean tartekatuko dituzte ordutegiak. Lehenik, Jose Enrique Caceresen dendak eskainiko du zerbitzua Arespalditzan (Udaletxeko Plaza 19), 09:00-11:00 tartean. Segidan, 11:00-13:00, Maria Jesus Yarzaren komertzioak hartuko dio lekukoa (Amurrio), eta 13:00etatik ostiraleko 09:00etara Jose Enrique Caceres Graupera berriro.
Ostiralean, hilaren 20an: Begoña Ais Larisgoitiaren establezimendua (Kamaraka kalea 4) hogeita lau orduz Laudion. Urduñako Foru Plaza 12n Marta Ibarrola Leibar farmazia arituko da lanean, 09:00-19:45 bitartean. Hurrengo ordu eta laurdenean zehar, (19:45-21:00) Jesus Angel Hernandez Cordon farmaziaren txanda izango da, Amurrion (Elexondo kalea 11). Marta Ibarrola Leibar bueltatuko da guardiara orduan hurrengo eguneko goizeko bederatziak arte.
Larunbatean: Ignacio Rivera Egigurenen botika (Ibaizabal kalea 1), Laudion goizeko bederatzietatik igandeko ordu berera arte. Dena den, errefortzu moduan, Begoña Ais Larisgoitiaren farmazia ere mantenduko da zabalik 09:00-13:00 tartean. Urduñan, Marta Ibarrola Leibarrek izanog ditu ateak egun osoan zabalik.
Azkenik, igandean: Ignacio Rivera Egigurenen establezimenduak jarraituko du guardian egun osoan zehar, asteleheneko goizeko bederatziak arte. Urduñan, Marta Ibarrola Leibarrek larunbat goizetik igandeko 11:00ak arte egingo du lan. Ondoren, Jesus Angel Hernandez Cordonek hartuko du erreleboa, Amurrion 11:00-13:00 tartean. Amaitzeko, Marta Ibarrola Leibarren farmazia egongo da berriz irekita, astelehen goiza arte.
Asteburuko guardia farmazien zerrenda
MARTXOAK 21, Larunbata
- RIVERA (LAUDIO): 9:00-09:00etara, igande goizera arte (Helbidea: Ibaizabal 1).
- AIS (ARETA): 9:00-13:00 (Helbidea: Gasteiz errepidea 2).
- IBARROLA (URDUÑA): Larunbateko 9:00etatik igandeko 11:00ak arte. (Helbidea: Foru plaza)
MARTXOAK 22, igandea
- RIVERA (LAUDIO): 09:00-09:00, astelehen goizera arte (Helbidea: Ibaizabal 1).
- IBARROLA (URDUÑA): 9:00-11:00 (Helbidea: Foru plaza).
- HERNANDEZ (AMURRIO): 11-00-13:00 (Helbidea: Elexondo 11).
- IBARROLA (URDUÑA): 13:00-09:00, astelehen goiza arte (Helbidea: Foru plaza).