Aiarako Kuadrillak, koronabirusa dela eta, hiri hondakinak biltzeko zerbitzuan eta Laudioko Garbigunean prebentzio-neurriak ezarri ditu. Ohar batean adierazi duten arabera, hiri-hondakin solidoen bilketak bere horretan jarraituko du, baina, “kutsadura-arriskuak minimizatzeko”, edukiontzietatik kanpo hondakinik ez uzteko, edukiontziak eskuz ez ukitzeko eta pedalei lehentasuna emateko eskatu diete herritarrei.
Laudioko Garbiguneari dagokionez, hara ez joateko gomendatu diete biztanleei eta, “agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu” behar direla gehitu eta gero, langileen jarraibideak bete beharko direla adierazi dute Kuadrillatik.
Traste handiko bilketaren kasuan ere, “behar-beharrezkoa den kasuetan” bakarrik erabiltzea eskatu dute. Era berean, “bilketa-puntuetan ohikoak direnak baino garbiketa zorrotzagoak egiteko baliabide gehiago” bideratuko dira ere.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide