"Atzo erailketa matxista kasu berri bat ezagutu genuen, aurten astebete baino gutxiagoan eraildako hirugarren emakumea", adierazi dute oharrean. Larrialdi egoera dela eta, ezingo dira mobilizazioak egin. Alabaina, horrek ez du protesta eragotziko: "Ezin gara kalera atera, baina gure balkoi eta leihoetatik gure haserrea erakutsiko dugu! Toli, gogoan zaitugu!".
Ildo beretik, ohartarazi dute, etxean egoteko aginduaren aurrean, eraso matxistak areagotu egin daitezkeela. Zentzu horretan, salatzeko deia luzatu eta indartu dute. Euskal Herriko emakumeen mundu martxak sustatu du salatzeko ekimena, Euskal Herrian hiru hilabeteren buruan -hots, 2020an- eraildako hirugarren pertsona izan baita Soraluzekoa.

Ildo beretik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak atzo prentsaurrekoa eskaini zuen, zaintzaren krisia salatzeko eta gobernuei mahai teknikoa sortzeko eskatzeko: