Osakidetzak atzo arte diagnostikatutako kasuen berri eman du txosten baten bidez, eta Aiaraldean 14 kasu daude.
Zehazki, 10 positibo daude Laudion, 2 Amurrion eta bana Urduña eta Aiaran. Arabak jarraitzen du izaten EAEn kutsatu gehien daukan herrialdea. Gainera, momentuz, Laudio da kutsatu gehien daukan 12. udalerria EAEn.
Berez, otsailaren 29an diagnostikatu zuten lehenengo aldiz koronabirusa EAEn, eta 4.028 kasu ziren atzo. Hildako gehien-gehienak 60 urte baino gehiago zituzten, baina 30 urte baino gutxiago zuen lagun bat ere zendu da, eta beste bi herritarrek 50-60 urte bitarteko adina zuten.