Errezeta, jolas eta kanta ugari plazaratzeari ekin dio Kirikiñok, konfinamendua hobeto pasatzen laguntzeko

Txabi Alvarado Bañares 2020ko mar. 21a, 07:00

Eskulanak egiteko jarraibideak emango dituzte, besteak beste. / Kirikiño

Kirikinotaldea.eus atarira igoko dituzte edukiak, hiru egunean behin.

Kirikiñori ere eragin dio Koronabirusa dela eta ezarritako alarma egoerak, baina aisialdi taldeko kideek ez dute euren jarduna eten. Ohikoan egiten dituzten jardueretako jarraibide eta baliabideak partekatzeari ekin diote Kirikinotaldea.eus atarian. Elkarteko kideak azaldu dutenez, lehenagotik ere bazuten buruan horrelako materialak partekatzea, baina orain sortu den egoera aprobetxatu dute, horrelako edukiei une honetan “zuku nahikoa” atera ahal zaielakoan.

Eskulanak, errezetak, tailerrak, jolasak, musika eta proposamenak igoko dituzte sarera, hiru eguneko maiztasunarekin. “Berriki, kamiseta baten zozketa plazaratu dugu, etxean egiteko gauza ezberdinak 688726665 zenbakira argazki bidez bidaltzen dituztenen artean, konfinamenduaren amaieran”.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide