[ETXEAN GOXO] Parte hartu marrazki lehiaketan eta eskuratu Zizki Mizki jolas parkerako sarrerak!

Erredakzioa 2020ko api. 3a, 09:47
Sari ugari banatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak partaideen artean. / Aiaraldea.eus

Aiaraldea Komunikabideak Etxean goxo marrazki lehiaketa antolatu du 12 urte bitarteko umeentzat. Apirilaren 30 arte aurkeztu ahalko dira lanak. Katxiporreta eta Zizki Mizki jolas parkea izango dira babesleak.

Berrogeialdia igarotzeko "Etxean goxo" marrazki lehiaketa prestatu du Aiaraldea Komunikabideak. Laudioko Zizki Mizki jolas parkeko sarrerak izango dira sari nagusiak, baina bereziki parte hartzea sarituko da. Izan ere, partaide guztien artean 15 sarrera bikoitz zozkatuko dira, 5 kategoria bakoitzeko.

3 kategoria
Adinaren arabera, hiru sail edo kategoria egongo dira: 4 urte artekoena, 5-8 urte bitartekoena eta 9-12 urtekoena. Marrazkirik gustukoena webguneko irakurleek erabakiko dute, boto bidez. Hain zuzen, maiatzaren 1etik 10era bitarte irekiko da bozketa fasea, Aiaraldea.eus webgunean. Hala, kategoriaren arabera atsegite gehien lortzen dituen irudiaren egileak eskuratuko du jolas parkerako 6 lagunentzat sarrera eta askaria. Gainera, marrazkilari guztien artean jai egunetarako 5 sarrera bikoitz zozketatuko dira kategoria bakoitzeko.

Gauzak horrela, maiatzaren 11n argitaratuko dira sarien irabazleak. Katxiporretak ere egingo du ekarpena, hilabete erdian. 

Lanak nola bidali
Marrazkiak bidaltzeko erredakzioa@aiaraldea.eus helbide elektronikora bidali beharko da mezua, egilearen izen-abizenak, herria eta adina adierazita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide