#EtxeanGoxo egoteko “Miñan” liburua proposatzen dut. Ibrahima Baldek Afrikatik Europara heltzeko egiten duen bidaia kontatzen du Amets Arzallusek. Pasarteetako batean, Ibrahimak, “hiru hilabete eman nituen apartamento txiki hartatik atera gabe” dio. Eta gu, kexu gara, itxialdian 8 egun-edo daramatzagulako.
Ez ahaztu zenbat gorpu geratu diren itsasoan, zenbat gorpu basamortuan.
Ez ahaztu hau ahalbidetzen duten politika(ria)k.
Ez ahaztu Europara bizitza duinago bat lortzeko asmoz datozenak zergatik datozen.
Ez ditzagun ahaztu beraien herrialdetik ihes egiteko arrazoiak.
Ez ahaztu Ibrahima Balde asko daudela.
Ez ahaztu kontakizun honek Ibrahima gehiago dituela.
Ez ahaztu inor ez dela ilegala.
Ez ahaztu guztion artean herri anitza osatzen dugula.
“Ezinbestekoa da pausatu, begiratu eta pentsatzea.”
(Egunotan) Liburua eskuratzerik ez baduzu, dokumentala ikusgai duzu: