Momentuz, apirilaren bigarren astera arte, zehazki, apirilak 11 bitarte luzatuko da konfinamendua, Pedro Sanchezek amaierarako data zehatzik eman ez duen arren.
Espainiako presidenteak nabarmendu du "okerrena iristear" dagoela. Horregatik, neurri gehigarriak hartuko dituzte.
Adibidez, nagusien egoitza pribatuen eskumena estatuak hartuko du, udalei elikagaiak eta botikak emango dizkie herritar nagusienen artean banatzeko, etxetik atera ez daitezen eta Covid-19aren zabalpena ekiditeko.
Horrez gain, militarrek gaixoak garraituko dituzte eta Europar Batasunean barrena bidaiak egitea debekatuko da, salbuespenak salbuespen.
Halaber, etorkizunean gerta daitezkeen larrialdiei aurre egiteko, osasun materialak bilduko ditu gobernuak (1.300.000 maskarilla), "erreserba izateko".
Neurriak indarrean sartuko dira Kongresuak onartu bezain laster. Pedro Sanchezek adierazi du indar politikoen babesa lortzea espero duela.
Informazio gehiago Berria eta Argia hedabideen webgunean topatu daiteke.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide