Gaur argitaratu du Osakidetzak atzoko datuen txostena Covid-19aren zabalpenari buruz. Egun batetik bestera, kasuak %28,5ean areagotu ziren. 26 izatetik, 34ra pasatuta.
Zehazki, Laudion 14 dira, Amurrion 8, Urduñan 6, Aiaran 3, Artziniegan 2 eta Orozkon 1.
Laudiok 2 positibo gehiago ditu, Amurrio eta Urduñako udalerriak bezala. Artziniegan eta Aiaran ere kasu bana gehitu zaizkie eta Orozkok positibo bakarra izaten jarraitzen du.
Laudio eskualdeko herri kutsatuena da, baina EAEn 12. postuan egon eta gero, orain 19. postuan dago. Berez, Amurriok bi egunetan %266,6ko igoera izan du positiboetan eta Urduñak ere %200ekoa.
Hala eta guztiz ere, eskualdeko atzoko datuak, guztira, EAEko batezbestekoen azpitik daude. Erkidego osoan %37an igo ziren kasuak eta Aiaraldean %28,5ean.