Eguerdian plazaratu ditu Osakidetzak atzo 20:00etan jasotako datuen txostena. Horren arabera, jadanik 45 Covid-19 kasu daude Aiaraldean. Orain arte baino 2 eri gehiago daude Laudion eta bana Amurrion, Aiaran eta Artziniegan.
Udalerrika horrela geratzen da kutsatu kopurua; Laudiok 17, Amurriok 9, Urduñak 7, Aiarak 6, Artziniegak 3 eta Orozkok 3.
Joeraren azterketa
Egun batetik bestera %12,5 igo da kopurua. Hala ere, batezbestekoa murrizten ari da. Igandean hazkundea %17,64koa izan zen, eta aurreko egunetan %30,7koa eta %44,4koa.
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.728 kutsatu daude, eta 133 lagun hil dira. Igandetik Bizkaia da lurralderik kutsatuena 1.189 gaixorekin eta Arabak 1.086 kasu bildu ditu.