Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak erabiltzaileek zergak ordaintzeko epea luzatuko du alarma egoeraren hasierako indarraldiaz harago. Era berean, ordaintzeko borondatezko epea eta epe exekutiboa, zein atzerapen eta zatikatze akordioetatik eratorritako epeak ere luzatuko dira, ohar batean zehaztu duten arabera.
Patzuergoko presidenteak, Julen Ibarrola Gobanek, hainbat neurri zehaztu ditu krisiaren eragina murrizteko asmorekin, batez ere biztanleriaren sektore ahulenei begira: Ur hornidura bermatzea kontsumitzaile zaurgarrienei hurrengo hilabetean zehar, zerga prozeduretan epeen hasiera edo etetea luzatzea martxoaren 14tik ekainaren 1era -erreklamazioak eta errekurtsoak barne- eta likidazioen aitorpena eta diru-sarrerak egiteko epea luzatzea. "Bi hilabete luzatuko da 2019ko laugarren hiruhilekoari dagozkion likidazioak aurkezteko eta diru sarrerak egiteko borondatezko epea”.
Beste neurri batzuk ere zehaztu ditu Ibarrolak: Zerga prozeduren tramiteak etetea da horietako bat. Martxoaren 14a baino lehen hasitako zerga prozeduren etenaldiak justifikatutzat hartuko dira, kontagailuaren hiru hilean behingo irakurketa ekainaren 1era arte aurkeztu ahalko da eta, epe horretan, ez da berandutze-interesik sortuko. Zerga zorren ezohiko geroratzea ere bermatuko da, interesik gabe (pertsona fisikoen, mikroenpresen eta enpresa txikien borondatezko epeko zerga zorrak zatikatu ahalko dira bermerik eman gabe eta berandutze-interesik gabe).
Azkenik, neurri hauek ere hartu ditu Partzuergokoak: Indarreko geroratzeak eta epe administratiboak etetea. "Hilabete bat atzeratuko da emanda dauden geroratze eta zatikatzeen apirileko epemugako ordainketa eta, zatikatzeen kasuan, hilabete atzeratuko dira gainerako epemugak, berandutze-interesik sortu gabe”.