Aiaraldean funtsezkoak ez diren 12 enpresek lanean jarraitzen dute

Aitor Aspuru Saez 2020ko api. 2a, 12:53

ELAren ustez, Envases de Llodiok eta beste 12 enpresa gehiagok jarduera eten beharko lukete. / Aiaraldea.eus

Tubacex edo Tubos Reunidos bezalako enpresak ez ezik, Nubiola-Ferro edo Aiala Vidrio bezalako faktoriak ere lanean ari direla jakinarazi dute ELAk eta LABek.

ELA eta LAB sindikatuak afiliatuekin jarri dira harremanetan jakiteko zein enpresek jarraitu duten jarduerarekin.

Langile erakundeen arabera, 13 enpresek baliatu dituzte Espainiar Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak utzitako zirrikituak lana ez eteteko.

Hurrengoak dira larrialdi egoeran fabrika geratu ez dutenak, gehiengo sindikalaren aburuz:

  • Tubacex
  • Gometegui
  • Aianox
  • Nubiola-Ferro
  • Castinox
  • Hormecal
  • Aiala Vidrio
  • Tubos Reunidos
  • Maderas de Llodio
  • Envases de Llodio
  • Faesnor
  • Abiega
  • Artiach
  • Garobel
  • Abasolo

Bien artean ez dago erabateko adostasuna Maderas de Llodio, Envases de Llodio eta Artiachi dagokienez -LABek uste du, gutxi gorabehera, legea betetzen dutela langileen kopurua murriztuta-. Edonola ere, ELA eta LABen ustez, gainerako konpanien jarduera ez da beharrezkoa igandeko Errege Dekretuaren arabera.

Hala ere, sindikatuek onartu dutenez, beste enpresa batzuek irekita jarraitzen dute ere, legea jarraiki. Horien artean daude Sunrise Medical, Iza igogailuak, LIDL supermerkatuaren biltegia, Ascan, Aguado, Garbialdi, Berriak Supermerkatuak edota Transportes Bideko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide