5 koronabirus gaixo berri diagnostikatu ziren eskualdean atzo

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 4a, 20:26

Laudioko anbulatorioan asteartean eginiko argazkia. / Aiaraldea.eus

Guztira 176 lagun daude kutsatuta Aiaraldean, gehienak Laudio eta Amurrion. 

5 koronabirus kasu berri detektatu ziren atzo Aiaraldean, Osakidetzak eskainitako datuen arabera. Beraz, herenegun baino 15 kasu gutxiago detektatu dira azken 24 ordutan eskualdean; % 2,9ko igoera izan du kutsatu kopuruak azken egunean zehar.

Kutsatu gehienak -hiru- Laudiokoak izan ziren, 70 gaixotik 73era pasatu baitzen herria. Laudion, beraz, gaixotasuna %4,3 gehiago hedatu da. Dena den, herenegun 2 kutsatu soilik diagnostikatu ziren.

Amurrion nabarmena izan da jaitsiera, 12 gaixo berritik bakarrera pasatu baita. Ondorioz, guztira 49 diagnostikatu daude orain. Horrek % 91,6 kutsatu gutxiago suposatzen du egunetik egunera; kopuru osoarekiko %2,1 hazi da.

Aiaran ere positibo berri bat detektatu da, 11tik 12ra pasata. Orotara, % 9,1 hazi da herrian Covid-19a.

Urduñan, Orozkon, Artziniegan eta Okondon, zorionez, ez da positibo berririk egon, eta 19, 10, 8 eta 5 erirekin mantendu dira herriak, hurrenez hurren. 

EAEn 8.187 pertsona daude kutsatuta, 4.224 Bizkaian, 2.539 Araban eta 1.424 Gipuzkoan. Hildakoak, momentura arte, 477 izan dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide