Apirilaren 26ra arte luzatuko da konfinamendua gutxienez

Julen Solaun Martinez 2020ko api. 4a, 14:37

Pedro Sanchez bilera batean. / Espainiako Gobernua

Prentsaurrekoa eskaini du Pedro Sanchezek xehetasun gehiago emateko. "Zerbitzu ez funtsezkoak"berriro hasi ahalko dira lanean apirilaren 9tik aurrera.

Alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, gaur arratsaldeko prentsaurrekoan esan duenez.

Pedro Sanchez gaur goizean bildu da batzorde zientifikoarekin eta orduan hartu dute erabakia. Gobernuburuak arratsaldean eskaini du prentsaurrea zehaztasun gehiago emateko. 

Dena den, apirilaren 9ra arte gelditutako zerbitzu ez esentzialak martxan jarri ahalko dira berriro, dekretua ez luzatzeko asmoa plazaratu baitu Sanchezek gaur arratsaldeko prentsaurrekoan.

Nahiz eta luzapen berri honekin alarma egoera 45 egunera helduko den, epe luzeagorako ezartzea aurreikusten du exekutiboak, “bizitza ekonomiko eta soziala pixkanaka berreskuratzeko trantsizioa hasteko”.

Etorkizunari begira, optimista agertu da presidentea, eta birusaren "kurbaren gaina" hurrengo egunetan atzean utziko dela adierazi du. Hala ere, azpimarratu du populazioa ezin dela erlaxatu, “bigarren agerraldi bat” hasiko bailitzake.

Txertoa heltzeko hilabeteak falta direla aurreikusita, ordura arte hainbat neurri jarriko dituztela adierazi du gobernuburuak, Asian erabiltzen ari diren neurri teknologikoak adibidetzat jarrita.

Informazio gehiago Berria.eus hedabidean topatu daiteke. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide