6 koronabirus kasu positibo berri egon ziren atzo Aiaraldean, Osakidetzak gaur goizean emandako datuen arabera. Horrek, kopuru osoarekiko alderatuta % 3,4ko igoera suposatu du. Horrenbestez, herenegungo joerara itzuli da eskualdea, 5 pertsona gaixotu baitziren ostiralean.
Positibo gehien izan zituen herria Amurrio izan zen, hiru herritarrekin. 52 amurrioar dira momentuz aitortutako eriak. Bilakaerari erreparatuta, gaixo kopurua % 6,1 igo dira azken egunean.
Laudion bi izan dira detektatutako kasuak, atzo baino bat gutxiago; eta koronabirusak jota 75 pertsona daude momentuz. Orain arteko datuekiko, % 2,7ko igoera izan du bilakaerak.
Eguneko azken positiboa Aiaran eman zen, 12tik 13 erira pasata. Kontuan hartu behar da atzo ez zela kasu berririk detektatu herrian.
Kasu aktiboak dituzten eskualdeko beste lau herrietan, Urduñan, Orozkon, Artziniegan eta Okondon, ez da egoera aldatu: 19, 10, 8 eta 5 kasu positibo mantendu dira, hurrenez hurren.