"Oporrak bakean" programa eten da, Saharar umeak ezingo baitira Aiaraldeko familiengana etorri

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 7a, 08:58

"Oporrak bakean" jaiko irudi bat. / Aiaraldea.eus

RASD elkarteko kideek jakinarazi dutenez, larrialdi egoera dela medio, oporretan ezingo dute Saharako haurrik lagundu.

Urteak dira "Oporrak bakean" egitasmoaren baitan Aiaraldera Saharako zenbait ume etortzen direla. Bi hilabete inguru igarotzen dituzte ohikoan bailaran, bertako familien etxeetan, euren osasun egoera hobetzeko asmoz. Alabaina, Espainiako Saharar Ordezkaritzak komunikatua atera du, aurtengo ekimena bertan behera geratuko dela iragartzeko. 

"Munduko egoera aztertu eta baloratu ostean" hartu dute erabakia, aipatu dutenez. "Egungo egoerak Oporrak bakean programa etetera behartzen gaitu, nahiz eta oso mingarria zaigun. Munduko egoera ikusita, aukera onena da", azaldu dute. 

Saharar herria indartsu eta elkartuta dagoela azpimarratu dute, "eta munduko herrialdeekin euren elkartasuna adierazi nahi dugu". Frente Polisarioa egoeraren jabe da, oharrean argitu dutenez: "Kontziente gara konpromiso politiko, etiko eta sozialaz. Horregatik, alternatibaren bat bilatuko dugu zenbait jardueren bidez heziketa, osasun, kultur eta kirol beharrei erantzuteko, eta modu horretan milaka haur saharauiarren sufrimendua arintzen laguntzeko". 

Azken urteetan 10 familia inguru izan dira eskualdean ume sahararrak hartu dituztenak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide