Aiaraldea Hemen agerkaria ekoizten jarraituko du Aiaraldea Hedabideak. Alarma egoera piztu baino lehen erabaki zuten komunikabideko kideek hamabostekariaren ale fisikoak inprimatu eta banatzeari uztea, herritarren segurtasuna bermatu eta banaketan egon ahalko liratekeen kutsadurak saihesteko.
Gauzak hala, egoera onera itzuli arte Interneten zabaltzeko ekoitziko du hedabideak agerkaria, eta hainbat berrikuntza txertatuko ditu. Alde batetik, hamabostekaria zena astekari izatera igaroko da apirilaren amaierara arte, konfinamendua arintzeko helburuarekin.
Bestetik, aldizkaria online soilik irakurri ahalko denez, hedabideak aukera hori baliatuko du hainbat formatu berrirekin esperimentatu eta aldizkari multimedia eta interaktiboen munduan murgiltzeko. Modu horretan, irakurleak ez du PDF huts bat izango eskura, hainbat bideo eta estekekin hornitutako agerkari bat baizik.
Hemen irakurri daiteke formatu berri horretan ekoitzitako lehen zenbakia: