Balkoiak bihurtu dira eskualdeko DJen oholtza berriak

Txabi Alvarado Bañares 2020ko api. 13a, 07:00

DJ Masak bere etxeko balkoitik eskainzten du emanaldia. Behean, Pedro Sandin artxibo irudi batean.

Balkoietatik musika jartzeari ekin diote eskualdeko hainbat DJk.

Hilabete igaro da alarma egoera eta konfinamendua ezarri zirenetik. Egoera berriak ohitura eta joera berriak sortu ditu eskualdeko bizilagunen artean. Arratsaldeko zortzietako txaloak dira horren adibide bat, baina ez bakarra.

Eskualdeko zenbait DJek, adibidez, balkoietara mugitu dute oholtza. Hori da Jon Masaren kasua. Larunbatero aritzen zen Laudioko Haitzulo tabernan musika jartzen. Gauzak hala, konfinamenduak iraun bitartean asteburuko planari eutsi nahi izan dio. “Gauzak nola dauden ikusita ez da ideia txarra jendeak denbora beste gauza batzuekin pasatzea”, azaldu du gazte laudioarrak. Horregatik erabaki zuen bere auzoari “gatz pixka bat” ematea. Ostiral eta larunbatetan jartzen du musika, 20:30etik 21:30era. 

Ekimenak “bi harrera mota” izan ditu, Masaren arabera. “Adineko pertsonak balkoira ateratzen dira baina minutu bat igarota berriro etxera sartzen dira. Baina nire adineko jendea, adibidez, balkoietan dantzan hasten da”.



Aretan ere gauero entzun daiteke musika emanaldia, zortzietatik aurrera. Pedro Sandin aritzen da musika jartzen, hori baitu zaletasun. “Arratsaldeko zortzietatik aurrera aritzen naiz. Umeentzako abestiak jartzen ditut lehenbizi, eta helduagoak direnentzat gero. Gaixoei eta osasun langileei elkartasuna helarazteko egiten dut, oso polita da".

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide