Hainbat gauza jarri dituzte mahai gainean. Metodologia falta da horietako bat. "Irakasleak txapa osoa botatzen du bideo dei bidez eta ez dago taldean aritzeko aukerarik. Gainera, normalean baino lan gehiuago bidaltzen digute, denbora libre gehiago izango bagenu bezala. Hainbat gauzetan parte hartu ahal izatea mugatzen digu horrek, horren garrantzitsuak diren zaintza sareetan kasu".
Horrez gain, nabarmendu dute ikasle guztiek ez dituztela ikasketak jarraitzeko baliabide berdinak, Interneterako konexio egokia kasu. "Ikasleen arteko ezberdintasunak aregotzen ditu horrek".
Horregatik guztiagatik jarri dute ekimena abian. Euren burua grabatu eta bideoa bidaltzeko deia luzatu diete eskualdeko ikasleei, euren bizipen eta aldarrikapenak partekatzeko. Posta elektroniko bidez (aiaraldekoikaslegarraxia@gmail.com helbidera) edota 688895288 telefonora bidali daitezke mezuak.