Asterik aste koronabirusaren apaltzen ari da gaixo berrien kopurua. Astelehen honetan Osakidetzak ez zuen kasu berririk topatu Aiaraldean eta atzo eta herenegun, aldiz, bi detektatu zituen egunero.
Atzoko positiboak Urduñan eta AIaran aurkitu zituzten. Hortaz, Urduñan 26 dira kutsatuak eta Aiaran 24.
Berez, udalerri hori da pandemiak gehien kaltetu duen tokia, populazioa eta gaixoak aintzat hartuta. Izan ere, herritarren %0,82ak eman du positiboa Covid-19ko probetan. Bere atzean daude Amurrio %0,66arekin, Orozko %0,65arekin, Urduña %0,60arekin, Laudio %0,50arekin, Okondo %0,49rekin eta Artziniega, azkenik, %0,46arekin.
Hori bai, kasu kopuruari erreparatuta, sailkapena ezberdina da. Laudion 93 positibo diagnostikatu dira -EAEKo 26. udalerririk kutsatuena-, Amurrion 69, Urduñan 26, Aiaran 24, Orozkon 17, Artziniegan 9 eta Okondon 6.
EAEri dagokionez, atzo 347 positibo baieztatu zituzten, baina aurreko egunetan baina test gehiago gauzatu ziren; 4.789, hain zuzen.
Pandemiak 13.436 lagun kutsatu ditu eta 1.167 herritar hil, atzo baino 43 gehiago. Bizkaia da lurralderik kaltetuena eta 7.633 gaixo ditu, Arabak 3.368 eta Gizpuzkoak 2.435.