LANTEGIETAKO EGOERA

Tubacexeko sindikatuak: “Zuzendaritzak hainbat milioitako hobariak banatu zituen espedientea aurkeztu aurretik”

Txabi Alvarado Bañares 2020ko api. 24a, 07:15

Tubacexeko langileak, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Hedabideetan agertutako hainbat datu gezurtatu dituzte langileen ordezkariek. 

Prentsa ohar bateratua plazaratu dute Tubacexen ordezkaritza duten sindikatu guztiek, hedabideetan agertutako zenbait datu gezurtatzeko. Enpresa batzordearen arabera, zuzendaritzak plazaratutako informazioa ez da benetakoa. “Datu ekonomikoak guztiz puztuta daude eta honen erakusgarri, aipatzea badirela 1.000 eurotako soldatetara heltzen ez diren ingeniariak, eta gutxi balitz, 'borondatez' soldata %10 eta %30 artean jaistea eskatzen digute”, salatu dute. 

Enplegua erregulatzeko aldi baterako espedientearen kontsulten aldia “tramite hutsa” izan da langile ordezkariek gaineratu duteez, enpresaren jarrera “aldaezina” izan dela argudiatuta. “Alde sozialak hiru proposamen ezberdin egin ditu, eta enpresak azkena ez du entzun ere nahi izan”. 

Sindikatuek instituzio publikoei gogorarazi nahi izan dietenez, Tubacexek ia 15 milioi euroko irabaziak izan ditu, eta “hainbat milioitako hobariak banatu ditu” zuzendaritzako kideen artean espedientea aurkeztu aurretik.  “Administrazio kontseiluak, bere aldetik, 2019an ia 5 milioi euro jaso zituen, dieta eta sari extrak kenduta”. 

Gauzak hala, komunikabideak auzokideak langileen aurka jartzeko erabiltzea leporatu dio enpresa batzordeak zuzendaritzari, eta osasun krisialdia “negozioa egiteko” baliatzea egotzi dio, langileen eta gizartearen kontura, enpresa-batzordeak etorkizuneko enplegua ere bermatzen ez duen ABEEE bat -enplegua erregulatzeko espedientea- babestea bilatuz”.

Horren aurrean, enpresa batzordeko kideek berretsi dute ez dutela espedientea babestuko. “Administrazioak babestuko duen jakitea baino ez da falta orain”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide