Bi marrazki lehiaketa abiatu ditu Aiaraldea hedabideak, umeena eta gazte zein helduena. Umeen marrazki lehiaketara lanak bidaltzeko epea apirilaren 30ean bukatuko da. Sari eta zozketa ugari egongo dira gainera, Zizki Mizki jolas parkerako sarrerak banatuko baitira partaideen artean. Ekimenaren babesle izan da Katxiporreta ere, eta mezu bidez animatu dituzte Aiaraldeko haurrak parte hartzera.
Helduen marrazki lehiaketa
12 urtetik gorakoentzat ere zabaldu du dinamika hedabideak. Hala, diziplina anitzetako lanak bidali ahalko dira maiatzak 10 bitarte: marrazkiak, collageak...
Irabazleak erabiltzaileek aukeratuko dituzte, boto sistema bidez. Horretarako, astebeteko epea emango da webgunean, gustuen dituzuen lanak aukeratzeko.