Atzo hasteko datu txarrena jaso zuen Aiaraldeak Covid-19ko positibo berriei dagokienez. 3 agertu ziren Laudion eta beste 1 Amurrion. Hala ere, pandemiaren une kritikoetatik oso urrun dago egungo egoera. Esaterako, unerik okerrenean -apirilaren 2an- 20 kasu erregistratu ziren 24 ordutan.
Atzo, ordea, 4 eri aurkitu zituen Osakidetzak, eta horri gehitu behar zaio astelehenean ez zela gaixo berririk artatu. Astearteko eta asteazkeneko kutsatuekin 8 besterik ez dira egon aste osoan. Horrenbestez, 248 kasu agertu dira eskualdean.
Horrela, Laudiok 96 gaixo ditu, eskualdeko %38,70, Amurriok 70 (Aiaraldeko %28,25), Urduñak 26 (%10,48), Aiarak 24 (%9,67), Orozkok 17 (%6,85), Artziniegak 9 (%3,62) eta Okondok 6 (%2,41). Artziniegak, gainera, ez du positibo berririk izan apirilaren 10etik.
EAEri dagokionez, 13.780 kasu aitortu ditu Osakidetzak:7.828 Bizkaian, 3.453 Araban eta 2.499 Gipuzkoan. Hildakoak 1.193 dira, atzo baino 26 gehiago.