BIDEO KRONIKA

Umeekin batera atera da poza kalera, konfinamenduak badirau ere

Izar Mendiguren Cosgaya 2020ko api. 26a, 22:06

Konfinamendua hasi zenetik, hilabete luze pasa dute haurrek kalera atera ahal izan gabe. Ordubeteko baimena, segurtasun distantzia mantentzea eta eta kilometro bateko distantzia jarri ditu muga gisa Espainiar Gobernuak deskonfinamenduaren lehen fasean.

Goizean goizetik mugimendua sumatu da herrietako kaleetan. Jolasguneak itxita egon arren, zelaiak, espaloiak eta plazak bihurtu dituzte haizea hartzeko eremu herri gehienetan. Alabaina, ordubeteko baimena soilik izan dute kalera irteteko txikienek deskonfinamenduaren lehen fase honetan. Parkeetako zelai guneak eta plazak izan dira topaleku handienak, beti ere distantzia errespetatzeko ahaleginarekin.

Laudion auzoetako plazak aukeratu dituzte herritar gehienek; eta Amurrion etxebizitzen arteko espaloietan aritu dira jolasean bizilagun asko. Urduñan ere jolas giroan igaro dute goiza haurrek.

Zernahi gisaz, nola gurasoek hala haurrek izan dute haizea hartzeko aukera, kilometro bateko eremuan. Ohi bezala, dendetan eta etxebizitzen inguruetan nabaritu da jende multzo gehien. Bizikletak eta patineteak izan dira oro har nagusi bazter guztietan.

Espaloietatik lagun eta senideekin hizketaldiak
"Goxokiak erosi ditugu askaltzeko", adierazi diote pozarren Aiaraldea komunikabideari bi umek. Aiton-amonak eta lagunak agurtzeko tartea ere hartu dute espaloietatik toki askotan.

Aiaraldea osoan, ordea, kale apainketak eta zaintzeko aldarriak begiztatzeko aukerarik ez da falta;  normaltasunera itzultzeko esperantzan, herritarrek elkarri agur egiten dieten bitartean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide